Izen ematea laster irekiko da

Uztailaren 14tik uztailaren 21era, Bizkaiko kostaldean zehar udaleku ibiltaria egitera goaz!

Gurekin etortzeko gogoak badituzu, oso erraz daukazu, hurrengo baldintzak betetzen badituzu: 12 eta 17 urte bitartean egotea, euskaraz ulertu eta ikasi, zein erabiltzeko gogoak izatea, eta hurrengo formularioa betetzea:

Izen-emate formularioa martxoaren 12an irekiko dugu, eta hile honetako 27rarte egongo da zabalik. Formulario honen bitartez, aurrematrikulazioa egingo da, udalekuetan plaza izatea bermatzen ez duena. Epea bukatzen denean, zuekin jarriko gara harremanetan, beharrezko dokumentazio guztia eskatzeko. Izen emate guztiei plaza emateko aukerarik ez balego, eskarien ordenaren arabera banatuko dira plazak, ez zozketa bitartez. HariaKide direnek plaza izango dutela bermatuko da.