Haria Kide izan nahi duzu?

Jakin badakizue, Haria, Bapirukeren inertziatik sorturiko eta Algorta eta Uribe Kostako gazteei euskarazko aisialdi duin bat eskaintzeko jaio zela. Beraz, Hariakide bat irudikatu eta honen ezaugarriak zerrendatu genituen:

  • Euskal identitatea, solidarioa eta benetan euskaraz bizi nahi duen gaztea, kontzienteki hautu hau egiten duena.
  • Elkartearekiko konpromisoduna, erantzunkidea, taldean lan egiten duena, burujabea eta autogestionarioa dena.
  • Pertsonekiko, arauekiko eta ingurunearekiko errespetua erakusten duena.

Beraz, irudi honekin, gazte honek bete beharreko konpromisoak zehaztu genituen. Hauxek dira:

  • Haria urteko proiektu bat da, beraz, urte osoko erronka bezala ikusi beharko da.
  • Aurretik zehazturiko profilarekin bat egitea.
  • Ekintzetan jarrera aktiboa erakustea.
  • Ardurak eta erantzukizunak bereganatzea.

Lehenengoa bereziki azpimarratu nahiko genuke. Kontziente gara, udako ekimena oso potolo eta erakargarri egiten zaizuela eta horrela izaten jarraituko du. Baina, konpromisoa herriarekinĀ  dugula uste dugu eta horregatik, urteko ekimen eta auzolanetan parte hartzea, elkartea bizitzea bihurtuko da.

Haria kide izateko, nahitaezkoa da aurretik konpromiso hauek onartu eta betetzea.

IZENA EMAN