HARIA martxan jarri dugu!

Getxo eta inguruko herrietako gazteentzako euskal udaleku ibiltariak egitera goaz, gurekin parte hartu nahi duzu?

Euskara

Euskara Hariaren bizkarrezura izango da, euskaraz bizitzeko esparru eta aukera gehiago eskaini nahi ditugulako. Aisian ere, euskaraz!

Ondarea

Euskal ondare historiko eta kulturala ezagutzera eman eta balioan jarri nahi dugu gazteen artean. Gure herria ezagutzea oinarri!

Mendizaletasuna

Udaleku ibiltariak burutuko ditugu Uribe Kosta inguruan. Mendi ibilbideetan, naturarekiko errespetua funtsezkoa da guretzat. Naturarekin bat!

Kulturartekotasuna

Gure herriko kulturen arteko zubiak eraiki, eta jatorri kultural ezberdineko gazteen arteko harremanak sortzen saiatuko gara. Mila kolore!

Baloreak

Euskaraz bizitzen ikasteaz gain, partaideak pertsona modura haztea bilatuko dugu ere: genero aniztasuna, ispiritu kritikoa, pertsonen arteko harremanen balioa,… Argi ibili eta burua erabili!

Giro jatorra

Adiskidetasuna, giro alaitsua eta gozamena oinarrizkoak dira esparru informalean burutuko dugun proiektu honetan. Elkarrekin euskaraz bizitzen gustora sentitu gaitezen!

Aurrera begira

HARIAren helburua epe laburrera, udalekuak martxan jartzea izango da. Baina, gazteentzako aisialdi euskalduna eskaintzea izango da gure iparra. Zuen ekarpenak entzun nahi ditugu, eta horretarako bideak aztertzen ari gara. Gutxi barru ekarpenak jasotzeko mekanismoak jarriko ditugu martxan.

Guri buruz

Euskalgintzaren mundutik hurbil ibilitako jendez osatutako elkartea gara.

Sare sozialak

Facebook eta Instagram-en kontuak ditugu, orrialde honen azpikaldean ezkerrean dituzuen botoiekin zuzenean joango zarete gure perfiletara.

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko, hurrengo helbide elektronikora idatzi dezakezu:

info@hariaetenbarik.eus

Gure berri izan nahi baduzu sare sozialetan ere topa gaitzakezu (facebook, instagram) orrialde honen azpikaldiean dauden botoietan klikatuta.