GURE IBILBIDEA

2020an egin genituen gure lehen udaleku ibiltariak, Uribe Kostan!


· 2021

Udaberrian Tertangako aterpetxera joan ginen (Amurrio) asteburu bat mendian pasatzera eta udako udalekuetan egongo ginenok elkar ezagutzera!

Uztailean udaleku ibiltariak egin genituen Arabatik. Kanpezu-Antoñana-Opakua.Ordoñana-Ozaeta-Ozaeta-Kanpezu ibilbidea egin genuen 7 egunez! Hermen argazki batzuk:

Mendia eta jolasa, euskaraz ederto pasa!

Udazkenean Gorozikako aterpetxean igaro genuen asteburua eta Bizkargiko igoera egin genuen. Kurtsoan zehar beste hainbat irteera ere egin genituen. Eta beste irteeraren bat ere bai!

2022

Urtean zehar hainbat ekintza eta ibilbide burutu ditugu aurten eta udan Bizkaiko Kostaldetik burutu ditugu udaleku ibiltariak. 45 gazte eta 10 bat hezitzailek hartu dugu parte eta 7 egunen buruan Ondarrun hasi eta Algortaraino iritsi ginen Uztaialaren 14tik 21era egin genuen abenturan!