Zer da HARIA?

HARIA, Getxoko eta inguruko gazteei aisialdi euskalduna eskaintzeko elkartea gara

2019an jaiotako elkartea gara, Algortan gazteentzako aisialdi eskaintza euskalduna sortzea genuen helburu. Horretarako, mendizaletasunaren inguruko egitasmoak jarri ditugu martxan, medi-irteerak, asteburu pasak, udaleku ibiltariak eta askoz gehiago!

2020ko udan Uribe Kostatik udaleku ibiltariak martxan jartzea izan zen gure  ekimen nagusia. 2021ean gure jardunari eutsi diogu, udaleku ibiltari, mendi irteera eta asteburu pasak antolatzen, eta batez ere, proiektua osatzen duten gazteekin harreman estu eta gertukoa mantentzen. 2022 honetan ere irteera desberdinak eta III. udaleku ibiltariak antolatu ditugu, kuxkuxeatu egiten duguna “Gure ibilbidea” atalean!

Gure elkartearen lan-dinamika deskribatzeko, izaera asanblearioa da ezaugarri bereizgarriena. Gazte eta begiraleen artean erabakitzen dugu zer, noiz eta nola egingo dugun. Gazteak ez dira proiektura atxikitzen diren kanpoko norbanakoak, gure lagun talde erraldoi honen parte baizik.

Euskararen erabilera sustatzeaz gain, pertsona modura hazi eta hainbat baloreen lanketa dugu ipar, biharko belaunaldi kritiko eta zentzudunak eraikitzea da bilatzen duguna.