EUSKARA

HARIA elkartearen helburu nagusia, nerabe eta gazteen artean euskararen normalizazioan urratsak ematea da. Egitasmo ezberdinak burutuko ditugu, parte hartuko duten gazteen interesguneetara egokituta. Udan, gure egitasmo nagusia burutuko dugu, udaleku ibiltariak: astebeteko epean, egonaldi iraunkorren bitartez, gizatalde baten euskaraz bizitzen ikasiko dute partaideek.

Euskara, eskola eremura mugatzen den zerbait bezala ikusi beharrean, gizartearekin harremanetan jartzeko, bizitza bizitzeko eta munduari begiratzeko modu bat bezala ikustera eraman nahi ditugu gazteak. Horrela, gaur egunean topatzen garen 4 mailako trantsizioan eragin nahi dugu:

Ezagutzatik – erabilerara

Ikastetxetik – plazara

Alde izatetik – alde egitera

Delegaziotik – esku hartzera