Giro jatorra

Haria egitasmoan, umore ona eta dibertigarritasuna funtsezkoa egiten zaigu. Eskola ingurutik urrun kokatuko den proiektu honek, eraginkorra izan nahi badu, giro jatorrean oinarritu beharko da.

Ondo pasatzen ikasi eta bizitzari katxondeo puntu batekin begiratzea, oso gaitasun aberasgarria da pertsona ororentzako, baina batez ere nerabeentzako. Nork bere buruaz barre egiten ikasi, momentu onak gozatu, bizitzaz barre egin eta poztasunaz gozatzea, sentimendu ezberdinen kudeaketarako lehen urratsa da. Momentu onak kudeatzen ez badakigu, nola egingo diogu aurre momentu txarrei?

Gozamena izango da Hariaren oinarria, eta horretarako giro alaitsua sortuko dugu.