Kulturartekotasuna

Euskal Herria osatzen duten bestelako kulturak hemengoa bezain garrantzitsuak direla ulertzera eman nahi dugu gazteen artean. Bata ala bestea ez dela hobea edo okerragoa, ezberdina baizik, eta horrek aberasten gaituela, herri modura zein norbanako modura ere. Gure herriak ez du izaera monolitikorik izan inolako arlotan, kultura, hizkuntza, lurraldea, … aniztasunaren eskutik eraikitako herria gara, eta hortan jarraituko dugu.

Kultur aniztasunarekiko begirunea eta jakinmina piztea bilatuko dugu proiektu honetan. Horretarako, eguneroko elkarreraginaren bidezko lanketaz gain, beste elkarte batzuekin elkarlana bilatuko dugu, tailer zehatz edo bestelako jarduerak burutzeko asmoz. Gainera, gure partaideen artean kultur jatorri ezberdineko pertsonak egotea lehenetsiko dugu, herriko gazteen arteko zubiak eraiki ditzaten. Honek, kultur ezberdinen arteko gizarte kohesioan lagunduko duelakoan gaude.