MENDIZALETASUNA

HARIA elkartearen oinarrietako bat, mendizaletasuna sustatzea eta naturarekiko harremana indartzea izango da. Horretarako, burutuko ditugun ekintza guztietan, mendizaletasunarekin harremana sustatzen saiatuko gara. Eta horrexegatik, gure lehen ekintza nagusia udaleku ibiltariak antolatzea izango da.

Udaleku ibiltarietan burutuko dugun ibilbidea, herriz herri ibiltzen joatea suposatuko digu. Mendi ibilbidea egiten saiatuko gara ahal dugun heinean, mendi pistetatik ibiltzen joango gara, eta ahal izatekotan eskualdeko mendi tontor esanguratsuenetara igoko gara. Esteka honetan sakatuz, udaleku ibiltarietako behin-behineko ibilbide proposamena ikus dezakezue.

Mendizaletasunak, bere inguruan kokatzen diren hainbat balore lantzeko aukera emango digu. Naturarekiko errespetua, taldearekiko atxikimendua, eta teknologiarik gabeko bizitzaren lasaitasunaz gozatzen ikastea, izango dira partaideei tansmititu nahi izango dizkiegun baloreak.