ONDAREA

Gure herriko ondarea balioan jarri nahi dugu. Getxoko, Uribe Kostako eta orokorrean Euskal Herriko, ondare historiko zein kulturala ezagutzera emango dugu, eta horrek herri modura ematen digun nortasunean sakontzen saiatuko gara.

Gazteek euren herria eta kultura ezagutzea funtsezkoa da euren buruak herri honekin identifikatu dezaten. Honek, hainbat arlo lantzeko aukera emango digu: aztarna historikoak, baserri bizitza, arrantza, jaiak, kirola, musika, artea, idazaletasuna, gastronomia, arkitektura… Gure herriak bere nortasun propioarekin hartu dituen bizitza esparruak dira garen modukoak egiten gaituena.