Elkartearen aurkezpen egingo dugu!

Covid-19ak eragindako osasun egoera larriagatik elkartearen jardun guztia epe baterako etetea erabaki dugu. Hori dela eta, antolatuta genuen udaleku ibiltarien aurkezpena bertan behera geratu da.

Elkartearen aurkezpena egingo dugu!

Bilera irekia

12 eta 17 urte arteko gazteentzako aisialdia eskaintzeko elkartea martxan jarri dugu! Ibilaldiak, txangoak, bisitak, dinamikak, tailerrak, kirol jarduerak, eta beste hainbat egitasmo ezberdin burutuko ditugu, hizkuntz murgilketa ereduetan oinarrituz. Udan gainera, udaleku ibiltariak antolatuko ditugu, astebetez Uribe Kostako herri ezberdinak zeharkatuz.

Guraso zein gazte, aurkezpenera gonbidatuta zaudete. Erdu geugaz!



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude