Matrikulazio kanpaina martxan!

HARIA euskal aisialdi elkartetik, 12 eta 17 urte arteko gazteentzako udaleku ibiltariak egingo doguz aurtengo udan, abuztuak 24etik 30era.

Giro euskalduna, eskualdeko ondarearen ezagutza, mendizaletasuna, kulturartekotasuna eta hainbat baloreen lanketa sustatuko doguz, Uribe Kostatik ibilbide zirkular bat burutzen dogun bitartean.

Euskaraz bizi ta mendian ondo pasatzeko gogoak badekozuz, gurekin etor zaitez!

Izen ematea, ekainak 29tik aurrera zabalik egongo da, anima zaitez!

IZENA EMAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude