Aurtengo edizioa martxan da!

KAIXO LAGUNAK!

Gaur ekin diogu gure abenturari! Osasun egoera dela eta moldaketak egin behar dizkiogu hasierako planteamenduari. Hilabete hauetan buru belarri ibili ondoren, martxan da aurtengo edizioa.

Eguna Algortan hasi dugu. Azkorrin eta bunkerretan barrena ibili ondoren Barrika aldera egin dugu eta bertako hondartza eta labar ederrez inguraturik bazkaldu dugu. Azkenik Plentziara heldu gara, herritik bueltatxoa egin eta metroz Algortara itzuli gara arratsalde aldera.

Bihar Plentzia eta Gorlizetik ibiliko gara dinamika ezberdinak burutzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude